Obra berria eta eraikinen birgaikuntza: bizitegi-eraikinak, eraikuntza industrialak, bulego eta zerbitzuetako eraikinak, eskola eta ikastetxeak, urbanizazioak eta birgaitzeko eta irisgarritasuna hobetzeko lanak

Bizitegien eraikuntza

Ez ditugu eraikinak eraikitzen: etxeak egiten ditugu. Ekolanen bermerik handienaz aurre egiten diegu Gipuzkoan bizitegiak eraikitzeko proiektuei.Geure lantaldea, baliabide teknikoak, makinak eta esperientzia jartzen ditugu proiektuaren eskura, kalitatezko lana bermatzeko.

Bizitegietako era guztietako obretara moldatzen gara: etxebizitza-blokeak nahiz bizitza bakarreko etxeak egiten ditugu. Etxebizitzen eraikuntzari adostutako epeak, kalitatea eta aurrekontua betetzeko konpromisorik handienarekin aurre egiten diogu.
Gure profesional-taldeari eta gure ekoizpen-baliabideei esker, arintasun handiena ematen diegu bizitegi-eraikinen eraikuntza-proiektu guztiei, baita gertuko arreta pertsonalizatua ere. 


(+34) 943 360 648