Obra berria eta eraikinen birgaikuntza: bizitegi-eraikinak, eraikuntza industrialak, bulego eta zerbitzuetako eraikinak, eskola eta ikastetxeak, urbanizazioak eta birgaitzeko eta irisgarritasuna hobetzeko lanak

Ekoizpen-baliabideak 

Ekolanen argi daukagu gure ekoizpen-baliabideak izatea lagungarria dela lanari konfiantza handiagoz eta arintasunez ekiteko: geure makinarian inbertitu dugu erantzuna azkarrago eman ahal izateko.

Bulego bat dugu Donostian eta biltegi bat Hernanin, eta bertan mekanikari-talde batek egiten ditu gure kamioi eta makinen mantentze-lanak.Modu horretan, denbora guztian kontrolatzen dugu egiten dugun lanaren kalitatea, eta malgutasun handia daukagu edozein arazori edo premiari erantzuna emateko. Horrek guztiak kalitatezko zerbitzua, azkarra eta gertukoa ematen laguntzen digu.Autonomia eta autosufizientzia horrek obra bateko fase guztiak gauzatzeko aukera ematen digu, kostuak eta denbora aurreztuz. 

 


(+34) 943 360 648