Obra berria eta eraikinen birgaikuntza: bizitegi-eraikinak, eraikuntza industrialak, bulego eta zerbitzuetako eraikinak, eskola eta ikastetxeak, urbanizazioak eta birgaitzeko eta irisgarritasuna hobetzeko lanak

Obra berria eta birgaitze-lanak

Gipuzkoako eraikuntza-enpresa bat gara, 50 urteko esperientzia duena obra berrien eraikuntzan eta eraikinen zaharberritze, handitze, mantentze eta birgaitze lanetan. Hamarkada hauetan era guztietako eraikuntza asko egin ditugu Gipuzkoan. Denbora horretan guztian, gainera, tamaina eta konplexutasun ezberdinetako obra publiko eta pribatuak arrakastaz gauzatzeko gai den geure talde propioa ere sortu dugu. 

Geure ekoizpen-baliabideak ditugu, gure bezeroei zerbitzua azkar eman ahal izateko, Gipuzkoako eraikuntza- eta birgaikuntza-proiektu guztietan eskatutako kalitatea eta epeak berme osoz betetzeko.

Proiektu bakoitzari lana ondo, inplikazioarekin eta konfiantzaz, egiteko konpromisoarekin aurre egiten diogu, eta horri esker bezeroaren beharrei aurrea har diezaiekegu eta komunikazio arina ezar dezakegu proiektu osoan zehar.

Proiektuaren etapa guztietan inplikatzen gara arintasunez, prestasunez eta segurtasunez. 

 

Bizitegien eraikuntza
Eraikuntza industriala
Industria-nabeak
Bulego eta zerbitzuetako eraikinak
Eskolen eraikuntza
Eraikinen birgaikuntza

Ekolanen obra berriko eraikuntza, zaharberritze, handitze, mantentze eta birgaitze proiektuei aurre egiten diegu, gure proiektu guztietan eskatutako kalitatea eta epeak berme osoz betez  


(+34) 943 360 648