Obra berria eta eraikinen birgaikuntza: bizitegi-eraikinak, eraikuntza industrialak, bulego eta zerbitzuetako eraikinak, eskola eta ikastetxeak, urbanizazioak eta birgaitzeko eta irisgarritasuna hobetzeko lanak

Eraikin moderno eta atsegina eraikitzea Hernanin. Eraikuntzak sotoa, merkataritza-erabileretarako beheko solairua eta bulegoetarako 3 solairu ditu. Eraikina argi naturala bulego eta eremu guztietara iristeko diseinatu zen, eta hori lortzeko bulego guztiak kanpoko 4 fatxadetan kokatu ziren eta erdian sabai zeharrargia zuen patio bat egin zen argia eremu komunetara ere iristeko. 

 

4.460 m2-ko oinplanoa eta 1.360 m2 solairuarte dituen industria-nabea eraikitzea Usurbilen, barruko egokitzapen-lanak eta kanpoko urbanizazioa barne.

 

Erreaktore anaerobioa egitea, honako hau barne hartuz: 11 m-ko altueradun 90 m-ko pantaila horma, 3.810 m ainguraketa behin betikoaz ainguratua; 11.600 m3-ko indusketa, 5.250 m-ko zimendatze mikropilotatua, 220 eta 300 mm-ko diametroekin; 11 metroko altueradun horma armatuak, deposituen estankotasuna bermatuz; deposituen estalki armatuak, nabe prefabrikatua klarifikagailu-eraikinerako, txapazko itxiturak eta gainontzeko obra zibil osagarriak. 

 

Alonso Balaguer arkitektoek diseinatutako eraikinak diseinu soila, dotorea eta funtzionala du, paisaian erabat integratuta dago eta ingurumenarekin adeitsua da. Bertatik Kantauri Itsasoa ikusten da.

 


(+34) 943 360 648