Obra berria eta eraikinen birgaikuntza: bizitegi-eraikinak, eraikuntza industrialak, bulego eta zerbitzuetako eraikinak, eskola eta ikastetxeak, urbanizazioak eta birgaitzeko eta irisgarritasuna hobetzeko lanak

Eraikin moderno eta atsegina eraikitzea Hernanin. Eraikuntzak sotoa, merkataritza-erabileretarako beheko solairua eta bulegoetarako 3 solairu ditu. Eraikina argi naturala bulego eta eremu guztietara iristeko diseinatu zen, eta hori lortzeko bulego guztiak kanpoko 4 fatxadetan kokatu ziren eta erdian sabai zeharrargia zuen patio bat egin zen argia eremu komunetara ere iristeko. 

 

Alonso Balaguer arkitektoek diseinatutako eraikinak diseinu soila, dotorea eta funtzionala du, paisaian erabat integratuta dago eta ingurumenarekin adeitsua da. Bertatik Kantauri Itsasoa ikusten da.

 

Bezeroaren ohiko jarduera mantenduz, eraikina handitu zen beste solairu bat altxatuz. Erabiltzen ari ziren nabe barrutik aurretik forjatu berri bat egin zen, jatorrizko estalkia desmuntatu zen lauza berria hormigoitu ondoren, eraikin berria osatzen duten zutabe eta habeak altxatu ziren eta, ondoren, itxituraren inguratzaile berria jarri zen. Aldi berean, solairu berrira igotzeko arrapala eta ibilgailuek zirkulatzeko pasabidea egin ziren.

 


(+34) 943 360 648